Babesleak
Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren sozietate publikoa da Basquetour, 2006an sortua euskal turismoaren lehiakortasun-estrategiaren bultzadaren eta ezarpenaren buru izateko, gaur egun “Euskal Turismoaren 2020ko Plan Estrategikoan” definitutakoa Euskadirentzat, Euskadiko turismo-industria osatzen duten erakunde publiko eta pribatuekin lankidetzan eta “Euskadiko Turismo Arduratsuko Politikari” jarraikiz.
Beste babesle batzuk
Estatu osoko enpresa taldea dugu Idea Publicidad Taldea, zeinak iberiar penintsula osoari ematen dion zerbitzua, 25 urteko baino gehiagoko esperientziarekin publizitatearen sektorean, enpresa-oparietan, amenitietan, rollupetan, photocalletan, inprentan, brodatuetan eta laneko arropan. “Kalitate gorena preziorik onenean eta arreta pertsonalizatu onena dira bereizten gaituzten eta gure arrakastaren oinarri diren elementuak”.
Arantzazun (Debagoiena) dagoen ekitaldi eta biltzarren zentroa dugu Gandiaga, ekitaldi publiko eta pribatuen barietate handia hartzeko prestatutakoa. Bilbotik, Donostiatik eta Gasteiztik ordubetera dago.
Media Partner
Turismo-sektoreari zuzendutako bitarteko esklusiboki digitala da Smart Travel News, alojamenduaren, bidaia-agentzien, mugikortasunaren eta helmugen kudeaketaren sektoreetarako berrikuntzan eta teknologian espezializatutakoa. Startupen eta teknologia berrien arlorako ikuspegiarekin, turismo-industriarako teknologian espezializatutako espainierazko lehenengo bitartekoa dugu.












