COETUR

VII Europako Landa Turismoko Kongresua

Europako Landa Turismoko Kongresua (COETUR) EscapadaRural.com webgunearen ekimen bat da, eta sektorearentzako topagune nagusi gisa kontsolidatu da. Aurten ekitaldiaren zazpigarren edizioa izango da, izenburua “Landa-turismoa garapen-eragile gisa Covid-19aren krisialdiaren ondoren” da, urriaren 21 eta 22 Arantzazun (Gipuzkoa). Ekitaldia baliagarria izango da turismo mota honen 30 urtetik gorako historiaren balantzea egiteko, sektoreak landa-garapenaren eragile gisa egun bizi duen unea aztertzeko eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko.

Egun
Ordu
Minutu
Segundutan

Covid-19 birusarengatik bizitzen ari garen ezohiko egoera kontuan izanik, Kongresuaren antolatzaileek erabaki dute COETUR kongresuaren zazpigarren edizioa urriaren 21-22ra geroratzea. Espero dugu dena ondo egongo dela ordurako eta Euskadin elkar ikusi ahal izango dugula, krisi hau elkarrekin gainditzeko ideiak eta kezkak aztertzeko. Zain izango gaituzue!

Euskadi, kongresuaren destino anfitrioia

Aurten COETUR aberastasun natural, kultural eta gastronomiko handienetakoa duen lurralde batean garatuko da.

Euskadi aspaldidanik erreferente bat da landa-turismoan, eta 2020. urtean kongresuaren zazpigarren edizioa bertan egingo da, ingurune pribilegiatu batean: Arantzazun, Debagoiena eskualdean.

Era berean, Goierriko eskualdeak bere 25. urteurrena ospatuko du, sektorearen hitzordu nagusian protagonismo berezia izanik.

Debagoiena, kongresugunea

Ondare historiko, kultural eta natural ikusgarria dute Gipuzkoako hego-mendebaldean kokatuta eta Aizkorri-Aratzeko Parke Naturalak inguratuta dagoen Debagoiena eskualdeko 8 udalerriek. Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate/Mondragón, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz Gatzaga eta Oñatik osatzen duten eskualdeak hainbat bitxi ditu, hala nola: Arantzazuko Santutegia, Bergarako eta Oñatiko hirigune historikoak edota Arrasateko Erdi Aroko hirigunea.

Goierri, 25 urteko historia

Euskadiren erdi-erdian Basque Highlands eskualdea dago, Goierri izenarekin ezaguna dena. Naturak, gastronomia tradizionalak eta hainbat mendetako historiaren legatua biltzen duen kulturak zur eta lur uzten ditu benetako Euskadi ezagutzera hurbiltzen diren bisitariak. Basque Highlands lurraldea 2015az geroztik Europako Bikaintasun Helmuga (EDEN «European Destinations of Excellence») da; Europar Batasunak ematen duen saria dugu, eta turismo-garapen jasangarriaren alde egindako apustua nabarmentzen du.