Landa-turismoko ezein profesionalek –dela publikoa, dela pribatua– huts egin beharko ez lukeen ekitaldia da COETUR Landa Turismoko Europako Biltzarra. EscapadaRural.com ataria dugu ekitaldiko buru, hau da, Espainiako alojamenduen eskaintza handiena biltzen duen ataria, zeinak sektorearentzako interes handienekoak diren gaiak aztertzearen aldeko apustua egiten duen, betiere gardentasunez eta espiritu eraikitzailez.

2007. urteaz geroztik ari da lanean EscapadaRural.com ataria, ez soilik landa-turismoko egungo eskaintzaren erakusleiho handiena bihurtzeko, baizik eta bidaiariaren inspirazio-iturri eta enpresaburuaren aliatu izateko ere bai. Horregatik, hainbat proiektu garatzen ditu, hala nola prestakuntza-jardunaldi ibiltariak eta Landa Turismoaren Behatokia, merkatuaren egoerari buruzko azterlan bat ikuspuntu kualitatibo batetik begiratuta. 2014. urtean hasi zen COETUR, eta bi ekimenen laburpen bat dugu, ekitaldiaren filosofia ezagutzaren transmisioan eta networkingean oinarritzen baita biltzarraren bi jardunaldietan.