COETUR

VII Europako Landa Turismoko Kongresua

COETUR Landa Turismoko Europako Biltzarra EscapadaRural.com enpresaren ekimen bat da, eta sektorerako topagune nagusi gisa sendotu da dagoeneko. Aurten ekitaldiaren zazpigarren edizioa izango da, eta ekainean egingo da Arantzazun (Gipuzkoa), “Landa-turismoaren erronkak eta aukerak 2021ean” izenburupean. Ekitaldia lagungarri izango da turismo mota horren 30 urtetik gorako historiaren balantzea egiteko, sektoreak egun bizi duen unea aztertzeko eta etorkizuneko erronkei heltzeko.

Egun
Ordu
Minutu
Segundutan

COETUR biltzarraren hurrengo edizioa formatu hibridoan planteatu da, online emisioarekin. Ponente, parte-hartzaile eta antolatzaileek bakarrik izango dute biltzarrera bertaratzeko aukera.

Euskadi, kongresuaren destino anfitrioia

Aurten COETUR aberastasun natural, kultural eta gastronomiko handienetakoa duen lurralde batean garatuko da.

Badira urte batzuk Euskadi erreferente bat dela landa-turismoan, eta 2021eko ekainean, biltzarraren zazpigarren edizioa hartuko du ingurune pribilegiatu batean: Arantzazu, Debagoeieneko eskualdean.

Era berean, Goierriko eskualdeak bere 25. urteurrena ospatuko du, sektorearen hitzordu nagusian protagonismo berezia izanik.

Debagoiena, kongresugunea

Ondare historiko, kultural eta natural ikusgarria dute Gipuzkoako hego-mendebaldean kokatuta eta Aizkorri-Aratzeko Parke Naturalak inguratuta dagoen Debagoiena eskualdeko 8 udalerriek. Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate/Mondragón, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz Gatzaga eta Oñatik osatzen duten eskualdeak hainbat bitxi ditu, hala nola: Arantzazuko Santutegia, Bergarako eta Oñatiko hirigune historikoak edota Arrasateko Erdi Aroko hirigunea.

Goierri, 25 urteko historia

Euskadiren erdi-erdian Basque Highlands eskualdea dago, Goierri izenarekin ezaguna dena. Naturak, gastronomia tradizionalak eta hainbat mendetako historiaren legatua biltzen duen kulturak zur eta lur uzten ditu benetako Euskadi ezagutzera hurbiltzen diren bisitariak. Basque Highlands lurraldea 2015az geroztik Europako Bikaintasun Helmuga (EDEN «European Destinations of Excellence») da; Europar Batasunak ematen duen saria dugu, eta turismo-garapen jasangarriaren alde egindako apustua nabarmentzen du.