Arantzazun, Euskadiko enklabe berezian, kokatutako topaketa- eta bilera-zentroa dugu Gandiaga Topagunea. COVAN 2007 Sariaren irabazle, Miguel Angel Alonso del Val arkitektoak eraiki zuen zentroa, eta mendi-hegalean gora eraikitako arroka baten bolumenen sekuentzia baten modura integratzen da paisaian. Aratz-Aizkorri Natura Parkerako sarrera-atea dugu enklabe hori, eta Bilbotik, Donostiatik eta Gasteiztik ordubetera dago.

Gehienez ere 250 pertsonako ekitaldi murritzetarako areto eta zerbitzuak ditu Gandiaga Topaguneak. Beren izaera soil, funtzional eta erabilera anitzekoari esker nabarmentzen dira guneko instalazioak. Konforta eta giza hurbiltasuna funts nagusiak dira komunikazioko eta ikus-entzunezko teknologia berriekin hornitutako instalazio horietan. Gure bizitza asaldatu eta urbanoetan oso ohikoa ez den elementu batekin batera gertatzen da hori guztia: lasaitasuna.

Kokaleku horretan bertan dago Arantzazuko Santutegia, zeinaren basilika ezinbesteko erreferentzia den Euskal Herriaren eta haren kulturaren historian. Francisco Javier Saenz de Oiza eta Luis Laorga arkitektoek parte hartu zuten tenpluaren eraikuntzan, eta Jorge Oteiza, Carlos Pascual de Lara, Nestor Basterretxea, Eduardo Chillida, Xavier Alvarez de Eulate, Lucio Muñoz eta Xabier Egaña artista garaikideek ere parte hartu zuten.