Arantzazu

Debagoiena osatzen duten zortzi udalerrietako bat dugu Arantzazu, Gipuzkoako hego-ekialdean kokatutako eskualdean, Aizkorri-Aratzeko Natura Parkearen magalean. Hainbat harribitxi biltzen ditu eskualde horrek, hala nola Arantzazuko Santutegia, Bergarako eta Oñatiko hirigune historikoak, edo Arrasateko Erdi Aroko hirigunea.

Bilakaera positiboa izan du azken urteotan landa-inguruneko alojamenduen okupazio-eskaerak. 740 plaza ditu guztira gaur egun eskualdeak hotel eta alojamenduetan, 150 landetxe eta agroturismoei dagozkielarik, eta 342, aldiz, landa-ingurunean kokatutako hotel, apartamentu eta aterpetxeei.

Arantzazuko Santutegia dugu inguruko erakargarri nagusia. Aizkorri-Aratzeko Natura Parkearen ondoan kokatua, euskal kulturaren ikurra eta arte moderno garaikidearen adibide garrantzitsua dugu Arantzazuko Santutegia. Bertatik abiatzen da Arantzazutik Urbiarako bidexka, bisitari mendizaleek gehien estimatzen dutena.

Zentroaren jarduerarekin osagarriak diren jarduera natural eta kulturalak ditu, gainera, Arantzazuko inguruak. Basilikarako gidatutako bisitak egin daitezke zenbait artista garaikidek egindako lanak hurbiletik ezagutzeko; edo Baserri-Eskolaren lana ezagutzeko ere, artzaintzaren edo beste zenbait jardueraren –hala nola, gaztak egitearen– dibulgazio-eragile gisa. Era berean, Aizkorriko mendikatea Euskadiko gailur garai eta enblematikoenetako bat da, baita nazioartean ezagunenetako bat ere bere mendi-maratoi jada ospe handikoari esker, eta mendikatearen barruan hartzen ditu, gainera, Arrikrutzeko leizeak. Horretaz gain, Aratz-Aizkorriko Natura Parkeko ibilbideak altxor ugari erakusten dizkigute, kare-harrizko mendiak eta pagadi amaiezinak ezaugarritzat dituen paisaian murgilduz ezagutuko ditugunak.