COETUR Landa Turismoko Europako Biltzarra ezin izango litzateke garatu urtez urte gurekin elkarlanean aritzen diren anfitrioien laguntzarik gabe. Ekitaldiaren izaera ibiltariari esker, azken 6 urteotan asko izan dira laguntza hori eman diguten administrazioak.

Pozik gaude 2020an Euskadi izango delako Biltzarra hartuko duen helmuga. Era berean, Eusko Jaurlaritzaren eta Basquetour agentziaren babes instituzionala gehitu behar zaio horri, bi erakunde horiek COETUR Biltzarrean duten inplikazioa funtsezkoa delarik Biltzarraren beraren zazpigarren edizioari ekiteko.

Zazpigarren edizio honetan modu berezian parte hartuko dute Euskadiko landa-turismoan erreferentzia diren bi eskualdek. Alde batetik, Arantzazu, Debagoiena eskuldean, Biltzarra bertan egingo delarik eta, bestalde, Goierri, hizlarientzako famtrip esklusiboa hartuko duena, ekitaldiaren aurretik.

  • 2014 – Bartzelonako Diputazioa
  • 2015 – Madrilgo Turismoko Zuzendaritza Nagusia
  • 2016 – Turismo Andaluz elkartea eta Granadako Turismo Patronatua
  • 2017 – Asturiasko Turismoa
  • 2018 – La Rioja Turismo elkartea
  • 2019 – Portugalgo Erdialdeko Turismoa, Visit Portugal elkartea eta Portugalgo Herrixka Historikoak

Euskadi

Aberastasun natural, kultural eta gastronomiko handiena biltzen duen lurraldeetako batean garatuko da aurten biltzarra. Euskadik bere hiru lurraldeetan zabaltzen ditu erakusgai dituen turismo-erakagarriak, non landa-turismoa beti izan den motor ekonomiko bat, eta herrialdearen historia eta ohiturak gordetzeko eredu bat.

Euskadi zain daukagu bere aurpegi xarmangarri eta desberdinekin. Leku enblematikoenen artean aurkitzen dugu Urdaibaiko Biosferaren Erreserba, Gaztelugatxeko San Joan uharte magikoaren kokagunea, “Tronu Jokoa” sailaren eszenatokia. Biosferaren beste altxorretako bat Gernikako udalerria dugu, Piccasok betikotua eta Europako parlamentu zaharrenetako baten egoitza. Barrualdean sartuta, Loiolako Santutegia dugu nahitaezko bisita-leku, bertan jaio baitzen beste euskaldun unibertsal bat: San Inazio, Jesusen Konpainiaren fundatzailea.

Arlo gastronomikoari dagokionez, Idiazabalgo gaztarekin hasi eta txakolina edo Arabako Errioxako ardoak ere hartzen dituen bidea, eta landa-ingurunetan biltzen du, hain zuzen ere, herrialdeko Michelin izarren bigarren kontzentrazio handiena.

Debagoiena, Biltzarraren egoitza

Ondare historiko, kultural eta natural ikusgarriak definitzen ditu Debagoiena eskualdeko 8 udalerriak, Gipuzkoako hego-ekialdean, Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren magalean. Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz Gatzaga eta Oñati dira hainbat harribitxi biltzen dituen eskualdea osatzen duten udalerriak, eta aipagarrienak adieraztearren hor ditugu, adibidez, Arantzazuko Santutegia, Bergarako eta Oñatiko hirigune historikoak, edo Arrasateko Erdi Aroko hirigunea.

Landa-alojamenduen, agroturismoen eta landa-ingurunean kokatutako hotelen eskaintza handia du eskualde horrek. Bilakaera positiboa izan dute datuek azken urteetan.

Gastronomiari dagokionez, Burdin Arotik iragan mendeko 70eko hamarraldira arte iraun zuen gatz-tradizioak kutsatzen du oraindik eskualdea, eta horrekin batera, Aretxabaletako tomatea nabarmentzen da inguruko beste barazki batzuen gainetik, eta txakolina, berriz, jatetxe eta pintxoen eskaintza bikainaren gainetik. Gainera, gaztandegietarako bisitak aukera paregabea dira Idiazabal Jatorri Deiturako gaztaz gozatu eta gaztaren elaborazioaren sekretuak hurbil-hurbiletik ezagutzeko. Eta gozozaleentzat, ez ditugu ahaztu behar Bergarako barrubete eta tostoiak, 100 urtetik gorako tradizioarekin, ezta Oñatiko txokolatea ere.

Goierri, 25 urteko historia

Euskadiren erdi-erdian dugu Basque Highlands eskualdea, Goierri guretzat. Naturak, gastronomia tradizionalak eta hainbat mendetako historiaren legatua biltzen duen kulturak zur eta lur uzten ditu benetako Euskadi ezagutzera hurbiltzen diren bisitariak. Basque Highlands lurraldea 2015az geroztik Europako Bikaintasun Helmuga (EDEN «European Destinations of Excellence») da; Europar Batasunak ematen duen saria dugu, eta turismo-garapen jasangarriaren alde egindako apustua nabarmentzen du.

Donostiatik, Bilbotik eta Gasteiztik hurbil egoteak, alojamendu eta jatetxeetan duen eskaintza handiak, eta helmugaren beraren benetakotasunak leku paregabe bihurtzen du bertara 3-5 eguneko joan-etorriak egiteko.

Gastronomia (Idiazabal Lurraldearekin), natura eta kultura dira Goierriren hiru erakargarri handiak, eskualdeak txundituta uzten baititu kirolzaleak, leku lasai batean deskonektatzea bilatzen duten bikoteak eta Donostia inguratzen duten landa-eskualdeak ezagutu nahi dituzten turistak.